228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa UU-24 unitateko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Hiri-antolamenduko plan orokorreko UU-24 unitateko 6. lurzatirako xehetasun-azterketa, S.E.M-k eta J.O.G-k sustatuta. Azterketa horren xedea da eraikuntzaren lerrokadurak eta bolumetria aldatzea, antolamenduak esleitua dion aprobetxamendua handitu gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2214519