228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2022ko Eguberriko txartelen lehiaketa. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 656479.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/656479).

Iruñeko Udalak 2022ko Eguberriko txartelen lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

2022ko Eguberriko txartelen lehiaketa: lehiaketaren xedea da bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleak) egindako lanik onenak saritzea.

Ikasle bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitateko, eta paperean edo formatu elektronikoan aurkezten ahalko da.

Lanaren gaia librea izanen da, motibo erlijiosoekin edo laikoekin, Iruñean Eguberrietako festak ospatzeari buruzkoa.

Iruñean, 2022ko urriaren 31n.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214518