228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3.7.2 UE exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, urriaren 27ko 2022-1276 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zuluetako 3.7.2 UE exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Inversiones Polandrius SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2214590