228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Hirigintzako araudiaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko azaroaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzaren Ordenantzaren 33. eta 95.7. artikuluen aldaketa, Hirigintzako Araudiko 24. eta 25. artikuluen aldaketa xehakatua eta Lur Ez Urbanizagarriko Araudiko 27. artikuluaren aldaketa egituratzailea.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeren 325. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 71. eta 77.2. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, argitalpen egunetik kontatzen hasita espedienteak jendaurrean jarriz 30 egunez, bizilagun eta interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Era berean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, orok jakin dezan.

Igantzin, 2022ko azaroaren 9an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2214982