228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Urbanizazio proiektua, Orrioko ORR-4 unitatean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko urriaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat Orrioko ORR-4 unitatea urbanizatzeko, Oteiza Eugui familiak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan, 74. artikuluari loturik, ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2214756