228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Soraurengo 14. poligonoko 125. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa eta hura NASUVINSAri doan lagatzea, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak aldeko botoa emanik:

"Ezkabarteko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, besterengarritasun-deklarazioa egin ondoren, hasiera batez onetsi zuen Soraurengo 14. poligonoko 125. katastro-lurzatia doan lagatzea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoari, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Erabakia jendaurrean egon zen hamabost eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2022ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean, eta Udalaren ediktu-taulan.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta espedientean frogatu direnez ondasunaren ondareko kondizioa, entitate lagapen-hartzailearen izaera eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 133. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak, bidezko da aipatu lurzatiaren doako lagapenaren behin betiko onespena argitaratzea.

Hori dela eta, ikusirik xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 136. artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 132.-136. bitarteko artikuluetan, Udalbatzak aho batez erabakitzen du:

Lehena.–Behin betiko onestea honako ondare-ondasun honen besterengarritasun-deklarazioa eta doako lagapena: Soraurengo (Ezkabarte) 14. poligonoko 125. katastro-lurzatia, Legarrea kaleko 7 zenbakian. Haren azalera 528,30 m² da. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoari lagako zaio (aurrerantzean, NASUVINSA), bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Bigarrena.–Jakinaraztea lagapenaren xedeko eta besterengarritzat deklaratutako lurzatia Ezkabarteko 6587. erregistro-finka dela. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago, 4489. liburukian, 105. liburuan, 84. folioan.

Hirugarrena.–Jabetzaren doako lagapena lotuta dago NASUVINSArekin eginiko lankidetza-hitzarmenean jasotzen diren baldintzei, besteak beste:

1. Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko izanen da.

2. Xede horrek mugarik gabe iraunen du.

3. NASUVINSAk gehienez urtebetean eskatuko du eraikitzekoa den eraikina babes ofizialeko etxebizitzatzat kalifika dadila, behin-behinean, lagapenaren eskritura publikoa formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

4. Lurzatiaren jabetza eskubide osoz itzuliko da Ezkabarteko Udalaren ondarera, lehen aipatutako baldintzak betetzen ez badira.

5. Formalizazio horri dagozkion gastuak NASUVINSAren kontura izanen dira.

Laugarrena.–Agintzea notarioaren eskritura batean formalizatzeko eta gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko; horretarako, baimena ematen zaio Pedro María Lezaun Esparza alkateari edo hura legez ordezten duenari, behar adina agiri sina ditzan erabaki hau gauzatze aldera. Lagapen honek notariotzan eta erregistroan eragiten dituen gastu guztiak NASUVINSA sozietate publikoaren kontura izanen dira.

Bosgarrena.–Erabaki hau NASUVINSAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan eta lagapenaren berri ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 140.3 artikuluan xedaturiko ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Ezkabarten, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2214734