228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 207. eta 1279. lurzatietan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urriaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen udal katastroko 5. poligonoko 207. eta 1279. lurzatietarako xehetasun-azterketa, enpresa parkeko Zaraputz kaleko 4. zenbakian, Messer Ibérica de Gases SAU enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2214582