228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, dirulaguntza izenduna emateko Cintruenigoko Musika Bandari 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 657554.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/657554).

Cintruenigoko Musika Bandak ibilbide luzea du gure herrian, eta musikaren alorreko zabalkundea eta prestakuntza dira haren helburuak. Horiek betetzeko, hainbat ekitaldi programatzen ditu urtean zehar, Cintruenigoko kultura dinamizatzen dutenak, dudarik gabe. Musika Banda bestek ez bezalako ezaugarriak ditu Cintruenigon; hala, hirurogei musikari baino gehiago ditu, eta haize (metala eta zura), hari eta perkusioko instrumentu-talde gisa dago antolaturik. Badu harreman estua Cintruenigoko "Antonio Martínez Caracciolo" udal musika eskolarekin, hura baita Musika Banda elikatzen duen musikari-harrobia. Eskolaren eta bandaren bidez, cintruenigoar gazteak kultura musikalari lot dakizkioke, eta herrian kulturaren eta artearen alorreko garapena sustatzen dute, ondorioz.

Cintruenigon, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2214761