228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, dirulaguntza izenduna emateko Club Deportivo Cintruénigo Fútbol Salari, haren helburuak lortzen laguntzeko 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 657491.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/657491).

Club Deportivo Cintruénigo Fútbol Salak duela gutxi hasi zuen bere ibilbidea gure herrian, eta haren helburua da areto-futbolaren praktika eta garapena sustatzea. Helburu horrekin, hainbat jarduera programatzen ditu urtean zehar, Cintruenigoko kirola dinamizatzen dutenak, dudarik gabe, bai eta ohitura osasungarriak garatzen ere, 4 urtetik gorako herritar guztien artean.

Cintruenigon, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2214738