228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, dirulaguntza izenduna emateko Club Atlético Cirbonerori, haren helburuak lortzen laguntzeko 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 657464.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/657464).

Dirulaguntza hau zuzenean ematen da, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 28. artikuluarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Artikulu horretan salbuespena ezartzen da publikotasunaren eta konkurrentziaren printzipioen aldetik, baldin eta konkurrentzia publikoa zail gertatzen bada deialdiaren interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioari lotutako arrazoiak direla eta, edo beste edonolako arrazoi bat dela eta, behar bezala justifikatzen bada espedientean. Zehazki, funtsezkoak dira interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioari eta deialdi publikoa sustatzeko zailtasunari lotutako arrazoiak, hau da, arlo honetan laguntzak zuzenean emateko arrazoiak, Club Atlético Cirbonero erakundeak egiten duen lanaren ezaugarri berezi eta berezkoak direla eta; izan ere, haren helburua da kirol prestakuntza sustatzea eta futbola zabaltzea Cintruenigoko herritarren artean, eta identitate-erreferentea da cintruenigoarrentzat.

Cintruenigon, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2214721