228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza erabilera izateko Ardantzeta kaleko 3ko eta 5eko beheko solairuko lokaletan

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Berriozarko arau subsidiarioetan eta E.R. sektoreko plan partzialean baimendutako erabilerak aldatzeko, Ardantzeta kaleko 3ko beheko solairuko lokalean, 40 m² baititu (katastroko erreferentzia: 310000000002168806XQ), eta Ardantzeta kaleko 5ekoan, 64,5 m² baititu (katastroko erreferentzia: 310000000002168823PS). José Luis Resano Lizaldrek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua kontsultagai egonen da www.berriozar.es egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Berriozarren, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2214737