228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Dirulaguntzen deialdi publikoa, Barañaingo ikastetxeetan 2022/2023 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko. Laburpena

DDBN (identif.): 658067.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke:

(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/658067)

Barañaingo Udalak honako dirulaguntzen deialdi hau ezarri du eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Heziketa Berezia eta Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan, baita euskaltegietan ere, 2022/2023 ikasturtean.

Barañainen, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2215013