228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Borondatezko birpartzelazio proiektua UD-33 unitatean, Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko 268. lurzatian. Behin betiko onespena

Arroizko Alkatetzaren uztailaren 15eko 91/2022 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Arroizko Udal Planeko UD-33 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Iker Ochoa Larak eta Ana San Ochoak sustatua. Proiektuak eragiten dio 2. poligonoko 268. lurzatiari (sustatzaileak dira haren jabe bakarrak) eta 2. poligonoko 161. lurzatiaren puska bati (Arroizko Udalaren jabetzakoa). Hasierako onespenaren nahitaezko iragarkia argitaratu zen 2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an.

Espedientea jendaurren egoteko epea amaitu da, eta ez da jarri haren aurkako alegaziorik edo oharrik. Hortaz, behin betiko onesten da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta hasierako onespenaren egintzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, aipatutako araudiaren 152. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Arroitzen, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2214685