228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Borondatezko birpartzelazio proiektua UD-32 unitatean, Udal Plan Orokorreko 201., 211. eta 212. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak azaroaren 3an emandako 131/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Arroizko Udal Plan Orokorreko UD-32 unitaterako birpartzelazio proiektua, eragiten diena 2. poligonoko 210., 211. eta 212. lurzatiei. Proiektua Jesús Echeverría Garcíak sustatu du, hura baita lurzati horien jabe bakarra.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz aipatutako uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin.

Arroitzen, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2214679