228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2264E/2022 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla zenbait espezialitatetako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdian eskaini zirenak, den-denak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 15eko 1384E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 77 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Deialdi horretan eskaini ziren, beste espezialitate batzuen artean, Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1, Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts, Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1, Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1, Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts eta Onkologia Erradioterapikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts, den-denak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta aurreko paragrafoan adierazitako espezialitateetan izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lanpostu horiek bete gabe gelditu direla deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoak ziren barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk, espezialitate hauetakoak:

–Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts.

–Onkologia Erradioterapikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2022ko urriaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2214415