228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Herri-lurren desafektazioa, 3. poligonoko 65. lurzatian, ondoren trukatzeko

Abaigarko Udalak, 2022ko urriaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen herri-lurren 3.355,67 m² desafektatzea Abaigarko 3. poligonoko 65. lurzatian, ondoren trukatzeko Abaigarko 3. poligonoko 75. lurzatiko 4.015,34 m²-rekin (jabea: Florentino López Fernández).

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Abaigarren, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2214763