228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2022ko urriaren 27an amaitu zen onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea.

Alkatetzak azaroaren 7an emandako 2294. Ebazpenaren bidez, honako deialdi honetako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen: Tuterako Udaltzaingoko agente lehena izateko 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bata barne igoerako txandan eta bestea txanda irekian, Nafarroako Polizia guztietako kideen artetik.

Gai honi dagokionez, honako hau dago xedatuta deialdiaren arauetan (4. oinarria) behin-behineko zerrendari buruz:

"4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondotik, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriaren 1. apartatuan xedatuarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

1. Barne igoerako txandako izangaiak:

Onartuak:

1.–920519

2.–850111

3.–840111

4.–670903

5.–710608

6.–640103

Baztertuak:

1.–950519*

(*) Baztertzeko arrazoia: ez du bete Tuterako udaltzain-agentearen lanpostuan gutxienez 3 urteko antzinatasuna (lanpostuaren jabetza hartu zuenetik) frogatzeari buruzko baldintza.

2. Nafarroako polizia guztietako kideen arteko txanda irekiko izangaiak:

Onartuak:

1.–030.

Baztertuak:

Bigarrena.–Izangai onartuei honako honen berri ematea, 6,4. oinarriari jarraikiz: lehen ariketa 2022ko abenduaren 2an izanen da, 9:00etan, Udaltzaingoaren egoitzan (Tejerias 55, Tutera). Idatziz erantzun beharko zaie 100 galderari, lau erantzunen artean aukera eginez.

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala izan beharko dute aldean edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan. Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren iragarkian, "Lan-eskaintzak" atalean.

Tuteran, 2022ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2214719