228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko 22-01834 errekurtsoa, haur-hezitzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko deialdiari buruzkoa

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, gora jotzeko 22-01834 errekurtsoan, zeina jarri baitute Ana Laura Álvarez Moragliok eta Roberto Urra Urrak (ELA sindikatuko delegatua eta Langileen Batzordeko kidea) Alkatetzaren abuztuaren 8ko 1722/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, haur-hezitzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko deialdia onetsi zen, eta 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2214573