228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren urriaren 28ko 2243/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdi honen xedea da administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu (C maila/taldearekin parekatua) barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, eta Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan-baldintzen gainean indarrean dagoen akordioaren 32. artikuluari jarraikiz.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, "Lan publikoaren eskaintza" atalean.

Tuteran, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2214526