228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OBANOS

2022rako lan publikoaren eskaintza

Obanosko Udaleko alkateak 2022/0398 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 9an. Hona hemen haren testu osoa:

"2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, argitaratu zen 2022rako plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Kontuan hartuz xedatzen dena Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz, bai eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiak ere.

Ikusirik Obanosko Udalaren plantilla organiko indardunean dauden lanpostu hutsak.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, alegia, alkatearen eskumena dela "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Obanosko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioarena, D mailakoa eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

2.–Obanosko lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts hori betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko.

3.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2215045