228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022/05/20an, Alkatetza honek 216/2022 ebazpena eman zuen, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako lan-eskaintza publikoa onartzeko.

Eskaintza horretan sartzen diren plazen artean, honako hau dago:

Udala

1.–Izaera: funtzionarioak.

Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxe publikoko eskolazaina. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz / B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau ezartzen du: 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da. Tasa horren barruan sartuko dira lanpostu-zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren baten barruan egon edo ez, eta aurrekontu-zuzkidura izanik, 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon diren egiturazko plazak.

Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Plaza hori aldi baterako okupatuta dago 2020ko abenduaren 31 baino geroago; ondorioz 509/2022 ebazpenaren bidez, ebatzi da:

1. Aldi baterako lanpostuak egonkortzeko lan eskaintza publikoa aldatzea, ikastetxe publikoko eskolazainaren lanpostua ezabatuz, ez baititu betetzen premiazko eta salbuespenezko egonkortze prozesuan sartzeko arauetan ezarritako baldintzak.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Lesakan, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2215006