228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostua betetzeko prozedura murriztuaren bidez. Izangai onartuen behin betiko zerrenda, kalifikazio epaimahaia eta lehen proba egiteko eguna

Ana M.ª Góngora Urzaiz Burlatako Udaleko alkatearen 1232/2022 Ebazpena, azaroaren 7koa.

2022ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 6an, prozedura murriztuaren bidezko deialdi baten oinarriak, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko, Burlatako Udalerako. Lanpostuak 5.59 zenbakia du plantillan.

Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. 4. oinarrian, honako hau eransten da: "Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez".

Honen bidez, kalifikazio epaimahaia eratzen da, deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat; hona hemen:

–Epaimahaiburua: Ana María Góngora Urzaiz, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Ander Carrascón Erice, Burlatako Udaleko alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Departamentuko burua.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Bigarren epaimahaikidea: Fermín Tarragona Castro, Burlatako Udaleko obra-arduraduna.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Hirugarren epaimahaikidea: María Luisa Sarasate Arrieta, Burlatako Udaleko sindikatuen ordezkari gisa.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

Epaimahaiak kanpoaldeen garbiketako arduraduna eta giza baliabideetako teknikaria izendatzen ditu epaimahaiaren aholkulari, hitzarekin baina botorik gabe.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Bai lehen proba, teorikoa, bai bigarren proba, praktikoa edo teoriko-praktikoa, eginen dira abenduaren 1ean, osteguna, 09:00etan, udaletxean. Proben iraupena jakinaraziko da haiek egiten diren egunean.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Zuzenean onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangai bazterturik ez baitago, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostua, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdirako (plantilla organikoko 5.59 zenbakiduna):

Zk.

DEITURAK ETA IZENA

1

Berrueta Igoa, Amaia

2

Vales Aristu, Gorka

2. Xedatzea egin daitezela bai lehen proba, teorikoa, bai bigarren proba, praktikoa edo teoriko-praktikoa, abenduaren 1ean, osteguna, 09:00etan, udaletxean. Probak egiteko, NANa eta bolaluma urdina edo beltza eraman beharko dira.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta ohiko euskarrietan ere.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214752