228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2022 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Honen bidez xedatzen da argitara dadila Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko urriaren 14an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuari, Iturrondo Enplegu Agentziaren ikasgelak berritzeko lanak kontratatu eta gauzatzeko behar diren jarduketak egin ditzan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.3 artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariaren eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren artean 2022ko urriaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko Ondare Zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea, aipatu lanak kontratatzeko eta egiteko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko urriaren 14an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzuten kudeaketa esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuari, Iturrondo Enplegu Agentziaren ikasgelak (orientazio eta ekintzailetza zentrorako) berritzeko lanak kontratatu eta gauzatzeko behar diren jarduketak bete ditzan (eranskinean jaso da).

2. Foru agindu hau igortzea Ondare Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura eta Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, bai eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 27an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUAK ETA ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUAK HARTUTAKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITUTE KUDEAKETA ESLEIPEN BAT EGITEA ONDARE ZERBITZUARI, ITURRONDO ENPLEGU AGENTZIAREN IKASGELAK BERRITZEKO LANAK KONTRATATU ETA GAUZATZEKO BEHAR DIREN JARDUKETAK BETE DITZAN

Elma Saiz Delgado andrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak.

Mª Carmen Maeztu Villafranca, Eskubide Sozialetako kontseilariak.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Abuztuaren 19ko TES/897/2021 Aginduaren bidez, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoarekin finantzatutako kredituak lurraldeka banatu dira, 2021eko ekitaldi ekonomikorako, lan arloko eskumenak bereganatuak dituzten autonomia erkidegoek kudea ditzaten. Kreditu horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasota dauden inbertsio proiektu hauek gauzatzeko dira: "Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala" eta "Politika publiko berriak lan merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako". Gauzatu beharreko proiektuetako bat da programa hau: "Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendua eta Berrikuntza Zentroen Sarea sortzea"; "Politika publiko berriak lan merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako" izeneko 23. osagaiari dagokio. 5. Inbertsioa, "Gobernantza eta bultzada enplegurako aktibazioa sustatzeko politikentzat". Programa horren helburua da sortzea, autonomia erkidegoaren mailan, Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntza Zentro bat, berrikuntza gune bat izanen dena eta enplegurako aktibazioa sustatzeko politika publikoak diseinatu, garatu eta ebaluatzean aukera berdintasuna sustatzen eta integratzen lagunduko duena. Proiektu horren bitartez Nafarroan Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntza Zentro bat sortuko da, egoitza bat Burlatan (Iturrondo) izanen duena, eta beste bat Tuteran (Enplegu Agentzia). Inbertsio horretan sartzen da lokalak eta ekipamendua estatuko araudiak eskatutako baldintzetara egokitzeko behar diren birgaitze eta hobekuntza lanak egitea. Iturrondoko egoitzan birgaitze lanak egin behar dira, liburutegia eta bilkura gela egokitzeko eta zerbitzu berriak emateko baldintzak betetzen dituzten espazioak izan daitezen moldatzeko.

2022ko uztailaren 5ean, LINARES SALDAÑA Y ASOCIADOS SL enpresari enkargatu zitzaion Iturrondo Enplegu Agentziaren ikasgelak, beheko solairuan daudenak, berritzeko lanak gauzatzeko eta zuzentzeko proiektua, hori izanen baita orientazio eta ekintzailetza zentroaren egoitza. Proiektua 2022ko irailaren 19an igorri zuen enpresak. Beraz, bidezkoa da orain obra horren gauzatze materiala lizitatzea.

Bigarrena.

NL-NEZk ez du baliabide tekniko ez langile aski lan horiek aurrera eramateko behar diren administrazio espedienteak prestatzeko, tramitatzeko, adjudikatzeko eta gauzatzeko. Bestalde, Ondare Zerbitzuari Foru Komunitatearen ondare ondasunen kudeaketari loturiko eginkizunak dagozkio, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak idatzi, kudeatu eta gainbegiratzekoak ere.

Hirugarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak ezartzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Manu horren 3. apartatuak ezartzen du kudeaketa esleipen hori egin behar dela bi departamentuetako titularren baterako baimen baten bitartez, baldin eta esleipena egiten duen organoa eta kudeaketa esleipena egiten zaion administrazio organoa departamentu desberdinetakoak badira, kasu honetan bezala.

Adierazitakoaren ondorioz,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Batera baimentzea kudeaketa esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuari, Iturrondo Enplegu Agentziaren ikasgelak berritzeko lanak kontratatu eta gauzatzeko behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, hori izanen baita orientazio eta ekintzailetza zentroaren egoitza.

Bigarrena.–Esleipen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak, lanak amaitu arte, hau da, aurreikuspenen arabera, 2023ko irailera arte.

Hirugarrena.–Esleipena gauzatzeko diru kopurua 467.005,34 eurokoa dela kalkulatu da. Zenbateko hori finantzatuko da 2022ko gastuen aurrekontuko 950000-96000-6020-241305 MRR Orientazio eta Ekintzailetza Zentrorako Inbertsioak izeneko partidaren kargura, edo Erakundearen 2023ko aurrekontuetan gaituko diren antzeko partiden kargura, kreditu aski eta egokia izanez gero. Zenbateko hori Ondare Zerbitzuaren eskura jarriko da, behar diren kontratuak lizita ditzan eta horien ondoriozko ordainketak egin ditzan.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ondare Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeatzailetzara eta Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, bai eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara ere.

Iruñean, 2022ko urriaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko sailburu, Elma Saiz Delgado.–Gizarte Eskubideen sailburu, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2214372