228. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 29ko 225/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Iragarki honen bitartez aditzera ematen da Fernando María Ruiz Fernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 29ko 225/2022 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, prozedura hauen deialdia egin zen: zenbait espezialitate eta hizkuntzatan berariazko zerrendak irekitzekoa eta irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretua aplikatuz izangaien zerrendak osatzekoa, aldi baterako kontratazioen bidez Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko azaroaren 8an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2214949