227. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua "Área Industrial Comarca-2" eremuan. Jendaurreko informazioa

Galar Zendeako Udalak, 2022ko irailaren 27an, erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat, "Área Industrial Comarca-2" eremua aldatu eta zabaltzeko, Galarko udal-mugartean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin.

Jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik jartzen ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da automatikoki, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua berariaz onestea.

Getze Galarren, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2214937