226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

202C/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako ikastolen sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2021eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31003835011991), erregistro honetan 2022ko martxoaren 18an sartu zena, enpresen ordezkariek (NIE) eta sindikatuen ordezkaritzaren zati batek (LAB) 2021eko irailaren 7an izenpetua eta 2022ko irailaren 19an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2021eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2213929