226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/04424 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Jose M.ª Inda Echandi.

Ibaiaren edo errekaren izena: Xuaxteko.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: PELO ALDEA DE-1/0100/170/020/020/20.

Udal-mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

xedea da harri-lubeta bat eraikitzea, 15 metroko luzeran, 1,5 metroko batez besteko zabalerarekin (2 metro oinarrian eta metro bat goialdean) eta 2,2 metroko batez besteko altuerarekin. Garraiatutako materiala, errekan pilatu dena, hormaren estradosa betetzeko erabiliko da.

Lehenengo eta behin, harri-lubetaren oinarria hondeatuko da, ainguratzeko zanga bat paratuta, beheko aldean material egokia izan dezan, eta % 6ko kontramalda ezarriko zaio, iraul ez dadin.

Oinarrian 2 metroko lodiera izanen du hormak, eta bertan jarriko dira arroka handienak elkarri ongi helduta, bertikalean junturarik egon ez dadin. Oinarriaren zimenduan HM-20 hormigoia jarriko da, harri-lubetako blokeen arteko hutsarteak betetzeko.

Hormaren gorputza egiteko, >60 cm-ko diametroko kareharri hautatua erabiliko da, pintza hidraulikoa duen atzerako hondeamakinaren bidez jarrita. Hormen intradosak 1H: 4V erlazioko malda izanen du, eta estradosa pixka bat bertikala izanen da eta material iragazlez beteko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko urriaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2214419