226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2023rako

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, jarraian ageri den erabakia hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehena.–Lurraren kontribuzioaren karga-tasa % 0,25ekoa izanen dela ezartzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2214677