226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako karga-tasak eta urteko portzentajeak 2023rako

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, jarraian ageri den erabakia hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehena.–Honako hauek onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergarako:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

–Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2023ko urtarrilaren 1ean hasita.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urtebetetik behera-1-2-3-4-5-6-7-8-9

% 18,47

10-11-12-13-14-15-16-17

% 25,00

18-19-20 edo urte gehiago

% 18,47

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2214669