226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Lantegia, industria-ibilgailuen mantentze-lanetarako, galdaragintzarako eta ibilgailuak konpontzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Mansutec II SL.

Jarduera: lantegia, industria-ibilgailuen mantentze-lanetarako, galdaragintzarako eta ibilgailuak konpontzeko.

Kokapena: Zaragozako errepidea, 6 (37. km) (31. poligonoa, 162. lurzatia).

Tafallan, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2214538