226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2023ko lan-egutegia

Bat etorriz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 323/2022 Ebazpenarekin, ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Ezartzea 2023rako Nafarroako Gobernuak ofizialki adierazitako jaiegunen egutegia eta Santakarako gainerako jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 15a: Santa Eufemia (bertako jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Abuztuaren 14, 16, 17 eta 18an udal-bulegoak itxita egonen dira. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Santakarako Udalaren iragarki-taulan.

Santakaran, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2214541