226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

201C/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31001202011989); erregistro honetan 2022ko irailaren 14an sartu zen, eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko uztailaren 14an izenpetu zuten, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Cementos Portland Valderrivas SA enpresaren hitzarmen kolektiboa, Olaztiko fabrikarako eta Iruñeko bulegorako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2213928