226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. sektoreko UT-2 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 3. sektoreko UT-2 unitate tipologikorako (1. poligonoko 1080, 1081, 1082, 1083, 1072, 1073, 1074, 1369 eta 1370 lurzatiak), Carlos Resano Osések eta Maika Muñoz Morak sustatuta, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 25ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214666