226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 656. lurzatian. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Azkoiengo 6. sektorearen barruko U-3 exekuzio-unitateko 1. poligonoko 656. lurzatian, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 1ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214579