226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2023rako karga-tasak

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–2023rako ezartzea zerga-tasa hauek:

1. Lurraren kontribuzioa: % 0,25.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 2.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Karga-tasa: % 8,28.

Zerga horren oinarria kalkulatzeko, koefiziente hauek ezartzea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdiei buruzko paragrafoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2214510