226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskala, oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskal honetako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2214461