226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Honako hau aldatzea: Ordenantza fiskala, arautzen dituena kirol-instalazioen 2023ko tasak, prezio publikoak eta tarifak. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau aldatzea: Ordenantza fiskala, arautzen dituena kirol-instalazioen 2023ko tasak, prezio publikoak eta tarifak. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza fiskal honetako aldaketa, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2214460