226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2023rako zerga-tasak

Obanosko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak ezartzea 2023ko ekitaldirako; hona hemen:

2023ko zerga-tasak:

1.–Lurraren kontribuzioa: % 0,1230eko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,65eko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: % 16.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

2023ko tasak eta prezio publikoak:

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Obanosen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2214479