226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Herri-baratzeen adjudikazioa herritarren artean

Murietako Udalak 2022ko urriaren 31ko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak laborantzako herri-baratzeen adjudikazioa eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, aipatzen direnak Murietako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Murietan, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2214575