226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Mendabiako Udal Planaren hirigintza-araudia

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Mendabiako Udal Planaren hirigintza-araudia, zeina behin betiko onetsi baitzen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 4ko 9E/2015 Foru Aginduaren bidez (2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Onetsitako araudia (PDFa).

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2214533