226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2023ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Mendabiako Udalak, 2022ko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

"Lehenbizikoa.–Honako karga-tasa hauek onestea 2023ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:

–Lurraren kontribuzioa: % 0,2856ko karga-tasa bakarra, balorazio txostenetik ateratzen den katastro-balioaren gainean, hala landa-lurreko nola hiri-lurreko ondasunei dagokienez.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3,97, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Tasa % 25 murriztuko da, obraren xedea baldin bada instalatzea eguzki plakak (indarreko araudiak ezartzen ez badu nahitaez instalatu beharra, eraikin berrian nahiz lehendik dagoen eraikina zaharberritzean), eguzki-baratzeak eta ibilgailu elektrikoendako karga-guneak.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indize eskala (1,40) Augusto Echeverría kalean eta Foruen plazan; 2. indize eskala (1,35) Augusto Echeverría kalearen eta Foruen plazaren inguruan; 3. indize eskala (1,14) herriko gainerako tokietan.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

a) % 50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailu elektrikoendako.

b) % 25eko hobaria ECO etiketa duten ibilgailuendako.

Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izanen dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean izan ezik, horrek zergaren lehen sortzapenean izango baititu ondorioak. Hobaria eskuratzeko, interesdunak egunean izan beharko ditu Udalarekin zerga arloko betebeharrak eta zerga arlokoak ez diren zuzenbide publikoko beste batzuk, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: eskabidea, zirkulazio baimenaren fotokopia eta ibilgailuak eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezartzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta karga-tasak, honako eskala honi jarraikiz:

SORTZEALDIA (URTEAK)

KARGA-TASA

< 1

% 12

1

% 12

2

% 12

3

% 12

4

% 18

5

% 18

6

% 18

7

% 18

8

% 18

9

% 18

10

% 18

11

% 18

12

% 18

13

% 18

14

% 18

15

% 18

16

% 18

17

% 18

18

% 18

19

% 16

20 edo gehiago

% 15

Bigarrena.–Honako tasa eta prezio publiko hauek onestea 2023ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:

–Pala lanak: 40 euro/ordu, gehi % 21eko BEZa.

–Konpresore, nekazaritzako traktore, alper eta gainerako makineriaren bidezko lanak (Mendabiako herritarrendako soilik): 40 euro/ordu, gehi % 21eko BEZa.

–Bideak konpontzea: 1 euro/erregu.

–Agiriak ematea Idazkaritzan eta espedienteak izapidetzea:

  • Idazkaritzaren ziurtagiriak: 1,00 euro/orri.
  • Fotokopiak:
  • A-4: 0,15 zentimo fotokopia bakoitzeko.
    • A-3: 0,30 zentimo fotokopia bakoitzeko.
  • Agirien konpultsak: 1,00 euro konpultsa bakoitzeko.
  • Planoen eta katastroaren kopiak: 1,00 euro kopia bakoitzeko.
  • Azterketa eskubideak Udalak deitutako hautaprobetan: 15,00 euro izangai eta deialdi bakoitzeko (irekiak zein murriztuak izan, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko edo kontratazio zerrendak eratzeko hautapen prozesuetan). Ordaindu beharreko tasa doakoa izanen da inolako prestaziorik kobratu gabe langabezian daudenendako, hori agiri bidez justifikatzen badute (langabe-txartel zigilatua) deialdi bakoitzean aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera. Tasaren zenbatekoak % 50eko murriztapena izanen du, bete beharreko lanpostu hutsa aldi baterako den deialdietan.

–Bide publikoa beladoreekin okupatzea (ostatuetako mahai eta aulkiak): 36,08 euro beladore eta urte bakoitzeko.

–Hareen eta legarren aprobetxamenduak:

  • Lorategi eta hazitegietarako harea, m³ bakoitzeko: 3,03 euro.
  • Zabor-legarra, m³ bakoitzeko: 3,03 euro.
  • Hartxintxarra (bahetua), m³ bakoitzeko: 7,27 euro.
  • Harrobiko hondakinak, m³ bakoitzeko: 2,42 euro.

–Bide publikoa okupatzea materialekin eta obra-hondakinekin: 0,30 euro, m² eta egun bakoitzeko.

–Bide publikoa okupatzea merkatu txikiarekin: postu finkoendako, 23,50 euro metro koadroko, urtean; aldi baterako postuendako, 0,70 euro metro koadroko, egunean.

–Bide publikoa okupatzea pasabideen lizentziekin: 58,84 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Bide publikoa okupatzea erreserbekin (saltokiak, dendak, etab.): 69,73 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Nitxoen kontzesioa: 610,04 euro nitxo bakoitzeko.

  • Lurra, familia-panteoietarako: 2.000,00 euro.
  • "B mota"ko panteoiak, bi hilobitarako lekuarekin: 862,75 euro.
  • "C mota"ko panteoiak, hiru hilobitarako lekuarekin: ez dago halakorik eskuragarri.
  • Kolunbarioak: 297,95 euro kolunbarioa + 151,00 euro granitozko tapa.
  • Hondakinak biltzeko kutxak: 127,90 euro kutxa bakoitzeko.

Herri-lur eta -lurzatien aprobetxamendua: Nafarroako 2022ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.

Herri-larreen aprobetxamendua: Nafarroako 2022ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.

Udal hilerrian egindako zerbitzuak.

1. Udal langileek gorpu-hondakinak ateratzeagatik, beste leku batera aldatzeko (nitxoa, panteoia, etab.), honako hau ordainduko da:

  • Nitxoetatik: 104,03 euro.
  • Panteoietatik: 171,70 euro.
  • Lurretik: 171,70 euro.

2. Udal langileek familia-panteoietan hildakoak sartu eta panteoia ixteagatik, hartarako behar diren materialekin.

  • Hau kobratuko da: 150,00 euro.

3. Nitxoa ixteagatik eta hartan gaia jartzeagatik: 85,00 euro.

4. Lurrean ehorzteagatik: 85,00 euro.

5. Errautsak nitxoan edo hilobian sartzeagatik: 85,00 euro.

Udalaren kirol instalazioak:

–Ikastaroak:

a) Helduak (15 urtetik gora):

  • Jarduera bakarra: 64,00 euro hiruhilekoan.
  • Ikastaro osoa (urritik maiatzera): 148,00 euro.
  • Bi jarduera edo gehiago (bonua): 85 euro hiruhilekoan.
  • Ikastaro osoa (bonua) (urritik maiatzera): 203,00 euro.
  • Yoga eta pilatesa: 82,00 euro hiruhilekoan.
  • Ikastaro osoa (yoga eta pilatesa) (urritik maiatzera): 197,00 euro.
  • Yoga, pilatesa edo jarduera gehiago (bonua): 106,00 euro hiruhilekoan.
  • Ikastaro osoa (yoga eta pilatesa), bonua (urritik maiatzera): 253,00 euro.

(Familia unitateek % 5eko deskontua izanen dute, baldin eta familia unitateko kide bat baino gehiago badago inskribatua helduendako kirol ikastaroetan).

b) Haurrak (14 urte artekoak, horiek barne):

  • Haurrendako kirol ikastaroak: 37,00 euro hiruhilekoan, 2 egun astean.
  • Ludoteka/Ziberteka:
    • Eguneko sarrera: 2,50 euro.
    • 5 eguneko bonua: 9,00 euro.
    • Ikasturtea: 33,00 euro.
  • Psikomotrizitatea:
    • 16,00 euro hiruhilekoan, 2 egun astean.
    • 10,00 euro hiruhilekoan, 1 egun astean.
  • Kirol eskolak: 16,00 euro hiruhilekoan, 1 egun astean.
  • Askotariko kirola: 83,00 euro pertsona eta ikastaro bakoitzeko (urritik maiatzera).

–Kirol pistak alokatzea:

  • Helduak:
    • Pista estaliak edo gimnasioa: 22,00 euro ordu bakoitzeko.
    • Pilotalekua: 5,00 euro ordu bakoitzeko.
  • 18 urtetik beherakoak:
    • Pista estaliak edo gimnasioa: 12,00 euro ordu bakoitzeko.
    • Pilotalekua: 3,00 euro pertsona eta ordu bakoitzeko.
  • Igerilekuak:
    • Denboraldiko abonua:
      • 16 urtetik aurrera: 60,00 euro.
      • 65 urtetik gora: 44,00 euro.
      • 16 urte bitarte: 37,00 euro.
    • Hilabete naturaleko abonua:
      • 16 urtetik aurrera: 41,00 euro.
      • 65 urtetik gora: 31,50 euro.
      • 16 urte bitarte: 24,50 euro.
    • Hamabostaldiko abonua:
      • 16 urtetik aurrera: 30,50 euro.
      • 65 urtetik gora: 24,50 euro.
      • 16 urte bitarte: 19,00 euro.
    • Familiarendako abonua:
      • Bi kide: 105,00 euro.
      • Hiru kide: 126,00 euro.
      • Lau kide: 143,00 euro.
      • Bost kide: 157,50 euro.
      • Sei kide: 172,00 euro.
    • Eguneko sarrera: lanegunetan, astelehenetik ostiralera:
      • 16 urtetik aurrera: 4,00 euro.
      • 16 urte bitarte: 3,00 euro.
    • Eguneko sarrera: larunbat eta igandeetan edo jaiegunetan:
      • 16 urtetik aurrera: 5,00 euro.
      • 16 urte bitarte: 3,50 euro.
  • SPA instalazioak:
    • Gazteak/helduak (16 urtetik gora):
      • Urteko bonua: 223,00 euro.
      • Hiruhilekoko bonua: 67,00 euro.
      • Hileko bonua: 39,00 euro.
      • Hiruhilekoko 9 saiotarako abonua: 39,00 euro.
      • Eguneko sarrera: 5,00 euro.
    • Erretirodunak (65 urtetik gorakoak):
      • Urteko bonua: 159,00 euro.
      • Hiruhilekoko bonua: 49,00 euro.
      • Hileko bonua: 27,00 euro.
      • Hiruhilekoko 9 saiotarako abonua: 29,00 euro.
      • Eguneko sarrera: 4,00 euro.

(% 10eko hobaria langabeen eta ikasleen kuotetan).

  • Udalaren kultura ikastaroak:
    • Joskintza: 33 euro hilean (16 ordu hilean).
    • Nafarroako jotak: 22 euro hilean.

Kirol eta kultura ikastaroetan, helduendako nahiz haurrendako, eta igerilekuetako eta SPAko sarrera eta abonuetan, familia gurasobakarrek edo gurasobakartasun egoeran daudenek % 20ko deskontua izaten ahalko dute aurreko ikastaroetan.. Hobari hori emateko, interesdunak egunean izan beharko ditu Udalarekin zerga arloko betebeharrak, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia gurasobakarraren titulua, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen araberakoa (Nafarroako Foru Komunitatean Familia Gurasobakarrak Egiaztatzeari buruzkoa), eta Mendabiako erroldatze-ziurtagiria (gutxienez sei hilabete lehenagoko erroldatzea, hobaria eskatzen den egunarekiko). Laguntza hori ez da izanen bateragarria langabe eta/edo ikasleendako laguntzekin.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2022ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2214474