226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2022ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako ohiko bilkuran, udalbatzako kideen gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak egiteari buruzko espedientea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2022ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsiak joko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Mendabian, 2022ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2214464