226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ezkontza zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko irailaren 9an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ezkontza zibilak egiteko eta hauen tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko irailaren 19ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen, baita Igantziko udalaren iragarki taulan ere. Halaber, espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Beraz, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedaturikoaren arabera, behin betiko onetsi da ezkontza zibilak egiteko ordenantzaren aldaketa.

Horrela bada, argitara ematen da.

Igantzin, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO ORDENANTZA

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Honela dioen lekuan:

"Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik."

Honela erran behar du:

"Bigarrena.–Ezkontza zibila egiten duen alkate edo zinegotziak ezkontza zibila egiteagatik tasak arautzen dituen ordenantzan igantziarrak zein igantziarrak ez direnean udaletxetik kanpo ospatzeagatik ezarritako tasaren % 50a jasoko du dieta bezala, emandako zerbitzuen konpentsazio gisa."

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egungo edukiari dagokionez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, eta une horretatik aitzin hasiko da aplikatzen, eta hurrengo ekitaldietarako indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Honela dioen lekuan:

"4.–Ezkonberriak ez daudenean Igantzin erroldatuak eta zeremonia udaletxetik kanpo egiten denean: 400,00 euro."

Honela erran behar du:

"4.–Ezkonberriak ez daudenean Igantzin erroldatuak eta zeremonia udaletxetik kanpo egiten denean: 500,00 euro."

Iragarkiaren kodea: L2214574