226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Funesko Udalak 2022ko urriaren 27an egin bilkura berezian hartu erabakia bete beharrez, 10 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, laborantzarako herri-lurzatiak adjudikatzeko eska dezaten, indarrean den araudiko baldintzak betetzeagatik, eskubidea dutela uste dutenek. Udaleko administrazio zerbitzuek zinpeko deklarazioaren eredua emanen diete eskatzaileei, eta han zehaztuko dira zein diren eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak; Funesko herri-lurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzako 35. artikuluan adierazitakoak, hain zuzen.

Funesen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2214463