226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10D/2022 EBAZPENA, urriaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena Asociación Navarra de Marmolistas y Canteros (ANAMAC) izeneko enpresa elkartea eratu dela (gordailu zenbakia: 31100059).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Carola Gutiérrez Collazos andreak egin zuen, 31/2022/000086 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Honako hauek sinatu dituzte estatutuak eta eraketa-akta: Álvaro Sojo Sánchez jaunak, Mármoles y Granitos Pamplona enpresaren ordezkari gisa; Aitor Jaén Braña jaunak, Mármoles y Granitos Grayco SL enpresaren ordezkari gisa; José Juan Santos Ardaiz jaunak, Mármoles Artísticos Santos SL enpresaren ordezkari gisa; eta Carola Gutiérrez Collazos andreak, ANAMACen ordezkari gisa.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Arbide plaza 3, 1. B, 31192 Aranguren (Nafarroa); erakundearen lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko urriaren 24an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2214278