226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ordenantza, kudeatu daitezen gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2022ko azaroaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza hau: Ordenantza, kudeatu daitezen gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak. Ordenantzaren xedea da gauzatzea gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura, banakako ebaluazioaren araubidean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza eta eranskina behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezporogin, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2214557