226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ingurumen-txosten estrategikoa onestea plan honetarako: Hiri Jarduketarako Plan Berezia, U.PEPRI CH2rako eta Udal Plan Orokorreko 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako

Alkatetza honek, 2022ko urriaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

"ALKATETZAREN 55-U/2022 EBAZPENA

Ikusirik honako espediente honetan dauden agiriak: "Hiri Jarduketarako Plan Berezia, U.PEPRI CH2rako eta Udal Plan Orokorreko udal katastroko 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako"; eta behin emanik ingurumen-txosten estrategikoa, nahitaezkoa baita, agiri horren edukiari buruz.

Jarraikiz aplikatzekoak diren abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen xedapenei (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Foru Legea) eta 17/2020 Foru Legearen xedapenei (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen bidez Udala ezartzen baita ingurumen organo gisa, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-txosten estrategikoa onestea plan honetarako: Hiri Jarduketarako Plan Berezia, U.PEPRI CH2rako eta Udal Plan Orokorreko udal katastroko 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako. Geoinnova SLU enpresak egin du.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila, aipatutako ingurumen-txosten estrategikoarekin batera, han jasotakoak bete beharko baitira plana gauzatzean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hiri Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Udal Alorrari eta plana idatzi duen lantaldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea ebazpena dagokion espedientean jaso dadila.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Ingurumen-txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214553