226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRIKO KONTZEJUA

Honako hau aldatzea: Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta eskubideak eta tasak, hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko. Behin-behineko onespena

Behin-behinekoz onestea honako hau aldatzea: Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta eskubideak eta tasak, hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko.

Etxabarriko Udalak, 2022ko uztailaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat honako ordenantza honetan: Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta eskubideak eta tasak, hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxabarrin, 2022ko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2214572