226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Eskualdeko Merkataritza Erakarri eta Antolatzeko Planaren hasierako onarpena

Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko azaroaren 9an egindako ez ohizko bilkuran, Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Saldias, Urrotz eta Zubieta udalerriei dagokien eskualdeko Merkataritza Erakarri eta Antolatzeko Planaren dokumentua hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, udalerri horietako udalek 2020ko urriaren 26an sinatutako toki-arteko lankidetzarako administrazio arteko hitzarmena betez.

Espedientea jendaurrera aterako da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabete batez, aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Donezteben, 2022ko azaroaren 9an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2215005