226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Urbanizazio-ordenantzan. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko abuztuaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udal Plan Orokorreko urbanizazio-ordenantzaren, 50.3. artikuluan: estalkietako leihoak eta materialak arautzea. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da ordenantzaren aldaketa, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Donezteben, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214563